Herri arteko txapelketako final laurdenetan da Bergara Amasa-Villabona eta Amezketa kanporatu ostean. Orain Ataun dute aurkari, eta, atzo jokatu zituzten final laurdenetako joaneko neurketak. Zoritxarrez kanpotarrak gailendu ziren 2 eta 1.
Kadete mailan nagusitasunez menderatu zuen Bergarak Ataun 22-4 irabazita. Alderantziz gertatu zen ordea gazte mailan, ataundarrak 22 eta 6 irabazi zutelako. Nagusien mailan berriz gauzak oso estu joan ziren, izan ere, tanto bakarreko aldearekin irabazi zuten kanpotarrek 22 eta 21.
Kontrako emaitza den arren, hurrengo astean kanporaketa irauli eta finalerdietan egoteko ahalegina egingo dute Bergararrek