Barruko lanak amaituta, zapatuan Oxirondo azokara itzuliko dira baserritarrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 31a, 13:09

Postu finkoen aldea berrituta, Oxirondo azokan. Argazkia: Bergarako Udala.

Bergarako Oxirondo azoka berritzeko lanak bukatuta, astebururo bertan bildu ohi diren baserritar eta saltzaileak bertara itzuliko dira bihar, ekainak 1. Modu honetara, lanek iraun bitartean erabili izan duten karpatik eraikin barrura sartuko dira, eta ohiko martxara bueltatuko dira.

Horrez gain, Elikaeneako horniketa lanak uztail erdialderako bukatuko direla aurreikusi dute udal arduradunek, beraz, hori gertatu ostean, Oxirondo azoka berriztuaz gozatzeko aukera izango dute bergararrek.

Orain dela hiru urte hainbat eragileekin abiatutako prozesu baten ondorioz sortutako proiektua gauzatzen ari da Bergarako Udala Oxirondoko azoka biziberritu eta bertako produktua zein lehenengo sektorea erdigunean jarriko dituen topagune bihurtzeko helburuarekin. Kokagune duina eman nahi zaie lehenengo sektoreari eta bertako produktuari, eta astean zehar gainbeheran dagoen egoerari buelta eman, eskaintza osatu eta iraunkor bat sortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak