Herri Arteko txapelketan final laurdenak abiatuko ditu gaur Bergarak, Ataunen aurka

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 31a, 09:47

Herri Arteko Pilota Txapelketan aurrera doa Bergara, eta gaur, maiatzak 31, final laurdenetako joaneko kanporaketa jokatuko dute Ataunen aurka –19:00etan hasiko dira partiduak–.

BKEko pilota saileko presidente Julen Aranbururen arabera, ez dute informazio handirik pilotari ataundarren gainean: "Multzoko buru direnez, ez dugu informazio askorik pilotarien inguruan. Espero dugu kadeetetan guk irabaztea... Badakigu gazte mailan Lazkaokoa den Kerejeta pilotariak maila handia duela eta nagusien mailan badakigu Beñat Zubizarretak ezingo duela jokatu, tamalez, belauneko lotailu gurutzatua apurtuta duelako. Beraz, ea kadete mailako lehian indartsu hasi eta irabazten dugun, gero gazte mailakoek eta nagusiek ez dezaten presio gehigarririk izan. Gure mailarik onena ematen saiatuko gara, beti bezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak