Elosuko Otaba jaiak: herri kirolen ordez, artzain txakur erakustaldia aurten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 30a, 17:27

Herri kirolak, 2022ko jaietan.

Ekainaren 1ean, 2an eta 3an Otaba jaiak ospatuko dituzte Elosuan. Aurtengo nobedadeetako bat da herri kirolen ordez artzain txakur erakustaldia egongo dela. Lau artzain gonbidatu dituzte; tartean, Miguel Arregi eta Joxe Mari Bengoa oñatiarrak. Domekan izango da, 16:30ean, plaza azpiko zelaian.

Ekainaren 1ean, 2an eta 3an Otaba jaiak ospatuko dituzte Elosuan. Aurtengo nobedadeetako bat da herri kirolen ordez artzain txakur erakustaldia egongo dela. Domekan izango da, ekainak 2, plaza azpiko zelaian (16:30). Lau artzain gonbidatu dituzte: Miguel Arregi oñatiarra Lagun txakurrarekin; Joxe Mari Bengoa oñatiarra Zeu txakurrarekin; Jabier Zubiaurre mutrikuarra Mendi-rekin; eta, azkenik, Kepa Ardanza abadiñarra Txuri-rekin.

Bihar, ekainak 1, mus txapelketa izango dute 16:30ean, eta 16:00ak arte izena eman daiteke; 21:00etan, txiste kontatzailea eta bertso afaria izango dute Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin –gai-jartzaile lanetan Ibon Leibar Txinbo arituko da–. Domekan izango da erretiratuendako bazkaria, Elurmendi elkartean (14:30). Astelehenean, ekainak 3, Otaba Txiki eguna ospatuko dute; auzo bazkaria (15:00) eta erromeria izango dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak