Honako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaile bakoitzak:
-150 euroko findatza jarri beharko du hiru mahai eskatu arte. Hortik gora eskatuz gero 300 eurokoa izango da fidantza.
-Ezingo dira bost mahai baino gehiago eskatu.
-Alokatzen den mahai bakoitzeko gehienez ere zortzi aulki eskatu ahal izango dira.
Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailak 3 eta 4, 17:30etik 20:30era Seminarixoko leihatilan.
Mahaiak eta aulkiak non jaso eta non utzi
Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Ekainak 29, zapatua, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (ekainak 30) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 20:30ak arte entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura zerbitzuan eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako zigilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 20:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Seminarixoko leihatilan fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.