Preferente Mailako txapeldun izanda borobildu dute denboraldia bergararrek

Mirari Altube Arrese 2024ko maiatzaren 29a

Preferente mailako txapeldunak. (Argazkia: Bergara kirol elkartea).

Apirilean lortu zuten Ohorezko Erregionalera itzultzeko txartela Bergara futbol elkarteko emakumeek, eta orain, Preferente Mailako txapeldunak izatea lortu dute. Jokalariak, zaleak eta kluba oso pozik daude "emakumezkoen futbola bizitzen ari den bilakaerarekin".

"Denboraldi bikaina duda barik", adierazi dute klubetik, eta, gogorarazi, datorren denboraldian Ohorezko Erregionalean izango den emakumezkoen bailarako talde bakarra izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak