Emaitza ona lortu dute Bolintxo Okindegia - Lana E. Koop. taldeko txirrindulari kadeteek gaur Zumaian egindako kadete mailako Gipuzkoako Txirrindularitza txapelketan: Manex Larrañaga izan da txapelduna bere taldekide Izortz Llodio arrasatearraren aurretik.
Lasterketako ibilbideak 55 kilometro zituen, Zumaia, Oikia, Aizarnazabal eta Arroa bitartean. Taldeko ordezkariek azaldu duten moduan, ez da nahikoa izan tropela hausteko eta 50 txirrindulari inguru batera iritsi dira esprintera. Azken metroetan, Manex Larrañaga izan da gipuzkoarren artean bizkorrena eta txapela janztea lortu du, parean, bere taldekide Izortz Llodio zuela.