Mende laurdena bete dutela ospatuko dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 22a, 09:32

Bergarako Athletic-en lagunartekoak San Martzialen, artxiboko irudi baten.

1999an sortua, Bergarako Athletic-zaleen lagunarteak 25 urte bete ditu aurten eta zapatuan, hilak 25, ospakizun berezia izango dute Basalgoko elkartean. 35 bat lagun elkartuko dira mahaiaren bueltan; Matxiategiko Toki Ona tabernan egin dute hitzordua (12:00), lagunartea sortu zen lekuan.

Lagunarteko kideek adierazi dutenez gaur egun 200 bat bazkide dira: "25 urteotan, San Mameseko partiduetarako irteerak antolatu ditugu, baita kanpora ere. Vanesa Gimberten agurrera ere joan ginen, Lezaman, lehen mailako emakumezkoen taldeko jokalari gisa. Ospakizun-bazkari eta afariak egin izan ditugu ligako partidu berezietan edota beste partidu garrantzitsuetan; azkena, Kopa irabazi genuenekoa".

Esker ona ere adierazi nahi izan dute: "Eskerrak eman nahi dizkiegu gure talde handiaren zaleei eta jarraitzaileei oro har. Eta, bereziki hildako peña-zale guztiei. Hilaren 25eko ospakizunean ezingo direnei egon ere eskerrik asko; ikusiko gara aurrerago, beste ekitaldiren baten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak