'Algaraka' lehiaketaren bigarren saioa egingo dute gaur Urretxun

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko mai. 17a, 10:03

Gasteizko Joana Arakistain, Donostiako Josu Arrizabalaga eta Ion Txiki Martinez eta Villabonako Gaizka Sarasua bakarrizketariek lehiatuko dute Urretxuko Labeaga aretoan, 20:00etan, jokatuko den Algaraka bakarrizketa lehiaketako bigarren kanporaketan.

Idoia Torregaraik eta Josu Zubiak jardungo dute epaile, eta baita gaurko artista gonbidatu Iker Plazaolak ere. Debalde da, baina gonbidapena eskuratu behar da aurrez.

Gaurko saioko parte-hartzaileak.

Telebistan eta plataformetan

Algaraka saio guztiak grabatu egingo dituzte; hortaz, Goiena telebistan asteburuan hainbat alditan eskainiko dute aurreko astean Bergarako Seminarixoan egindako saioa: gaur, 20:30ean; bihar, zapatua, 18:00etan; eta domekan, 22:00etan. Horrez gainera, EITBren Primeran plataforma digitalean ere badago dagoeneko.

Finalerako sarrerak salgai

Gaurko kanporaketa jokatu ondoren, datorren egubakoitzean, maiatzaren 24an, Zumaiako Aita Mari aretoan jokatuko dute azkena, eta maiatzaren 31n, izango da finala, Bergarako Seminarixoa aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, lau eurotan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak