Bergarako Elortza-Bolu errota ezagutu dute hainbat herritarrek, Gipuzkoako III. Errota Egunean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 12a, 15:55

Gipuzkoako III. Errota Eguna ari dira ospatzen, eta, besteak beste, lurraldeko hainbat errotatan bisita gidatuak ari dira egiten. Horietako bat izan da gaur goizean Bergarako Elortza-Boluko errotan egin dutena.

Bergarako Elortza-Boluko errota ezagutzeko aukera egon da gaur goizean Gipuzkoako Errota Egunaren harira egiten ari diren ekintzak direla eta. Zazpi lagun izan dira Bergarako baserrian, eta han ordubete inguruko bisita egin dute Amaia eta Xabin Zabaleta neba-arrebek gidatuta. 

Giro ederrean egin dute saioa eta aurrenik kanpoan ingurunea zelan zegoen azaldu du Amaia Zabaletak eta, besteak beste, kanal zaharra izan du berbagai. Ondoren, errota dagoen lekura sartu dira eta han errotaren historia eta funtzionamendua azaldu ditu, gainera, tresnak nahiz errotaren piezak bertatik bertara ikusi nahiz ukitzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak