Hirugarrenez ere bikain gazte mailako taldea

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko mai. 10a, 08:11

Gola ospatzen gazte mailako jolariak (Argazkia: Mikel Larrañaga).

Aurreko bi denboraldiak bezala, sekulakoa ari da egiten aurtengoa ere bergarako gazte mailako taldea. Bi partiduren faltan, eskura izan dezake oraindik igoera, baina duten maila eta lortu dutena baloratzeari eman gura diote garrantzia.

Sekulakoa ari da egiten Bergarako gazte mailako taldea. Bi urtez segidan igoera lortu du, nazional mailan dago egun, eta aurten igoera lortuz gero izugarria izango litzateke. Igoera hori baino gehiago, orain arte lortu duena baloratzea da taldeko entrenatzaileak, Iñaki Marda- rasek, azpimarratu gura duena.

Onenen artean

Bi partidu gelditzen zaizkio gorengo mailara igotzeko lehian egoteko, eta asteburu honetako partidua irabaztea horretarako urratsa izango litzateke taldearendako. "Erronka zaila baina polita da. Sinisten dut taldearengan, eta lor dezakegu, baina hemen gaudela da baloratu gura dudana. Ez badugu igotzea lortzen, hori entzun beharko dugu batzuen aldetik, baina guztiok konturatu behar dugu non gauden, ze mailatan ari garen jokatzen. Momen- tu honetan, Gipuzkoako talderik onena gara, gazte mailan, Reala- re, Eibarren eta Antiguokoren atzetik. Hori sekulakoa da eta baloratu egin behar da".

Denboraldi onaren segida

Horrela, aste honetako entrena- mendu saioak ere ohikoak izan direla dio Iñaki Mardarasek, entrenatzaileak: "Oso denboral- di ona egin dugu aurten ere, eta asteburuko partidua ere ondo egiteko ari gara lanean, baina bestelako presiorik gabe. Ondo jokatu dugulako gaude hemen, maila honetan, postu honetan, eta ondo jokatzea izango da gure erronka asteburu honetan ere. Mezua ez da galtzea txarra dela, ondo ari garela baizik". Jokalariek duten mailan sinisten due- la gaineratu du Mardarasek, eta jokatzea aterako direla zapatuan, Agorrosinen 17:30ean hasiko den partiduan.

Aurrera Vitoria eta Eibar

Sailkapeneko lehen taldea, Bizkaiko Danok Bat, izango da zapatuko aurkaria. "Berez ez du ezer jokoan talde horrek, eta pentsatzen dugu tentsio aldetik ez dela horrenbestekoa izango, intentsitate txikiagoarekin jokatuko dutela, baina zeinek daki... Partiduak irabazteko egindako taldea da hori". Azken partidua, berriz, Eibarren kontra jokatuko dute bergararrek.

Bi partiduren faltan, Aurrera Vitoria taldearen emaitzak baldintza dezake mahoneroek igotzeko izan dezaketen aukera. Bergararrek biak irabazi behar dituzte eta gasteiztarrek bietako bat galdu edo berdindu. Berdinketa bergararren aldekoa izango litzateke. Zazpigarren daude sailkapenean, baina aurretik dauden zenbaitek ezin dute igo, goiko mailako taldeen filialak direlako. Hala, bi partiduak irabazi behar dituzte mahoneroek, eta Gasteizko Aurreraren akatsaren zain egon. "Sekulako maila du taldeak, eta hori erakutsiko du, beste behin, zapatuan", dio, sinistuta, entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak