Errepidea oinez igarotzeko "soluzio bat" ari dira eskatzen Elorregin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 11a, 08:12

"Zubi duina" eta zebra bidea "orain" eskatzeko pankarta, Elorregin. Argazkia: J.M.

Zubia itxita dagoenetik auzoko elkartera, frontoira edo elizara joateko egoera arriskutsuak bizi izaten direla diote auzotarrek. Duela egun batzuk ia istripu bat izan zela adierazi dute; txirrindulari batek apaiza gutxigatik ez zuen harrapatu.

Elorregiko auzotar batzuk kexu dira elkartera, frontoira edo elizara igarotzeko pasabide segururik ez dutelako: "Iazko Auzuak Ala Hil jairako Udalak hesitu egin zuen zubia oinezkoak seguru igarotzeko. Baina jaia amaitu zenean, hesiak bertan laga beharrean, zubia itxi egin ziguten. Badira urte batzuk zebra bidea jarri eta zubia konpontzea eskatu genuela, baina alferrik".

Apaizak ia istripua izan zuen

Auzotarren arabera, apaizak ia istripu bat izan zuen duela egun batzuk: "Apaiza autobusean etorri ohi da eta elizara oinez igaro behar da. Errepide ondotik joan behar izaten da eta aurrekoan ziklista batek oso gutxigatik ez zuen harrapatu. Beste auzotar batzuk ere egoera berean daude; ez dute autorik edota elkartera joateko ez dute autoa hartu nahi eta errepidea nolabait gurutzatu behar izaten dute. Orain arte zubia igarotzea zen modu seguruena baina iaztik Udalak pasabide hori itxi zigun; horren aurrean ez dugu beste aukerarik hesia zabaldu eta bertatik pasatzea baino".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak