Gobernuz kanpoko erakundeak protagonista Mariaren Lagundiaren azoka solidarioan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 4a, 13:52

2018an abiatu zuen Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxeak urtean behin azoka solidarioa antolatzeko ekimena, bailarako, Euskal Herriko eta atzerriko gobernuz kanpoko erakundeak gonbidatuta. "Aurten zazpi erakunde etorri dira; elkartasuna lantzeko urteko beste ekimen bat da, polita eta garrantzitsua guretzat", adierazi du Mariaren Lagundiko irakasle Arantzazu Egurenek.

Zazpi erakunde horien artean dago Mariaren Lagundiaren FISC fundazioa: "Erakundeek euren ekimenen berri emateaz gain askotariko produktuak saltzeko aukera izaten dute. Gizarte integrazioko ikasleek, gainera, bigarren eskuko arropa saltzen ere dihardute. Eguraldiak hasieran ez du gehiegi lagundu baina pixkanaka animatzen hasi da jendea", gaineratu du Egurenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak