Neguko loreak bergararren artean banatuko ditu Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 3a, 16:09

Udalak erabaki du herritarren artean banatzea hurrengo astean kenduko dituzten neguko loreak; maiatzaren 6an eta 7an mahaiak jarriko dituzte Oxirondo plazan, azokako karpa azpian, 12:00etatik 14:00etara.

Hurrengo astean udako garaiko loreak sartuko ditu Bergarako Udaleko Lorezaintza Taldeak herriko lorategi desberdinetan. "Orain arte neguko loreak egon dira jarrita; pentsamenduak, antirrinunak eta biolak, zehazki. Momentuz ondo badaude ere, ezin da ahaztu negu garaiko espezieak direla eta beraz udaran nekez egingo dutela aurrera. Etxeko zaintza egokiarekin agian pixka bat luzatu daiteke beraien bizitza", adierazi dute.

Aurten, Bergarako Udalak erabaki du herritarren artean banatzea lore horiek. Horretarako, maiatzak 6an eta 7an, Oxirondo plazan, azokako karpa azpian, mahai batzuk jarriko dira herritarren artean loreak banatzeko. Ordutegia 12:00etatik 14:00etara izango da, agortu arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak