
Ramon Maria Lili kaleko edukiontziei gaur, apirilak 22, 02:20ak bueltan eman diete su. Bertan zeuden hirurak erre dira eta horiekin batera hiru auto ere bai: bi auto erabat kiskalita geratu dira, eta besteak kalteak izan ditu. Gertaera hori dela eta pertsona bat identifikatu dute eta eginbideak ireki dizkiote ustezko egilea delakoan. Hala eman dute jakitera Ertzaintzatik. Horrez gain, Bergarako Udaltzaingoak baieztatu du beste edukiontzi bat erre dutela Oxirondo Plazan, San Martzialerako bidearen hasieran; sua hartzeaz gain, ordea, ez du bestelako kalterik eragin.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.