Deskarga eta Deba ibaietako zubi gehienetan –Osintxu, Bolubarri, San Lorentzo, Santa Marina, Zubieta eta Urarte– zeuden enbor eta adarrak erretiratzen aritu dira aste honetan Bergarako Udaleko lorezainak, erreken jarioa oztopatzen zutelako: "Ura zubietako 'begi' artetik igarotzeko zailtasunak eragiten zituzten".
Udaleko teknikarien arabera, "oso lan teknikoa" izan da, bitarteko bereziak behar izan dituztelako. Hala ere, "langileen eskarmentuari esker lana modu egokian" bideratu dela nabarmendu dute. Udaleko ordezkariek, berriz, barkamena eskatu diete herritarrei lan hauek eragindako eragozpenengatik.