07:45tan izan da istripua AP-1ean, Bergaran, Gasteizko noranzkoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Hiru autok egin dute talka, eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute zaurituta. Eskuineko erraila itxita dago, eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira; AP-8raino iritsi dira, gainera. Hala, arretaz gidatzeko eskatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.