Aste Santuko eskubaloi campusa egin dute Bergaran hango eskubaloi taldeak antolatuta. Aste honetan, lau egunez, eskubaloiaren hasierako mugimenduak ikasten eta lantzen ibili dira herriko 33 gaztetxo. Jolas eta ariketa desberdinen bidez egin dute ikasketa hori.