Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, AP-1 autobidea itxiko dute martitzen gauean, hilaren 26an, Bergara eta Maltzaga artean, Gasteizko noranzkoan. 22:30etik 05:30era egongo da itxita, mezularitza aldakorreko panel berri bat eta segurtasun hesiak jarriko dituztelako Gallastegi eta Lesarri tunelen artean. Behobiarako noranzkoan irekita egongo da autobidea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.