Txirrindularitza-zaleak XLIX Gorlako igoeraz zuzenean jarraitzeko aukera izan dute, Euskaldun Txapelketako hitzordu azpimarragarrienean. Bergarako probak d 128,5 kilometroko ibilbidea zuen; bi aldiz Gorlako tontor mitikotik igarota. Hala ere, lasterketa hasi eta lehenengo hamar minututara izandako eroriko baten ondorioz, lasterketa motzagoa egin dute txirrindulariek.
Lokatzakoak "pozik", 50. urteurreanari begira
Ion Unamunok azaldu duenez, ezbeharrarekin hasi arren, gainontzekoaz pozik geratu dira antolatzaileak: "Aritz Artano (Eulen) txirrindularia antolakuntzako motorzale baten kontra jo da lasterketaren hasieran, eta biak ospitalera eraman dituzte. Motor-gidariaren egoera hobea dela uste dut, txirrindulariarena ez dakigu oraindik. Espero dugu ondo egotea. Hori horrela, lasterketa moztu, eta 100 kilometroko lasterketa egin dugu gutxi gora-behera. Puntako txirrindulariak izan dira, streaming bidez ikusteko aukera izan da, ibilbidean zehar zein Gorla gainean jendea izan da…, beraz pozik gaude".
Halako proba bat antolatzea erraza ez den arren, laguntzaile, babesle eta boluntario guztioi eskerrak eman ostean, eta sariak banatuta, datorren urtera begira, Tadej Pogačar Esloveniako txirrindulari profesionala ekartzeko ahaleginak ere egingo dituztela ere azaldu zuten antolatzaileek, umore onez.
Sari banaketa ekitaldian, sariak banatzen, Maitane Loyola Laboral Kutxako ordezkaria, Aitor Aranzabal, Bergarako Udaleko zinegotzia, eta Ion Unamuno Lokatza Txirrindulari Elkarteko ordezkaria izan ziren.
Ander Ganzabal, faboritoetako bat garaile
Gorlako proba irabazi berri, honakoa azaldu du Ander Ganzabalek: "Lasterketa irabazita eta Mendiko Saria jasota pozik nago. Gainera, Laboral Kutxako taldekideek asko lagundu didate. Taldea ausart ibili da, laguntza handia eman didate, eta ondo errematatzea lortu dut. Hasieran, erorikoa izan da, baina, ez du eragin handirik izan. Izan ere, lasterketa hasieran izan da, eta, berriro irtetea izan da. Gorla irabazita espero beste txirrindulari asko moduan zubi bat izatea gora egiteko… ", adierazi du lasterketako irabazleak, Ander Ganzabalek.
Bailarako bizkorrena, Unax Errasti (Zibar)
Antzuolarrak azaldu duenez, gogorra izan da proba: "Hasieran geldi egon gara, eta beraz, hasieratik bukaerara oso azkar aritu gara. Lehenengo igoera aurreikusi baino azkarrago egin dugu; Aizpurutxon bigarren gurupora batu, eta, bigarren igoera ahal nuen bezala egin dut. Batzuk maila handikoak dira, eta, une batzuetan aurrean izatea oso polita. izan da".
Aimar Erostarbe (Rural Kutxa) laguntzaile lanetan
Aimar Erostarbe (Rural Kutxa) oñatiarra ere lasterketan izan da parte-hartzen, eta, berak azaldu moduan "Gorla, oso gogorra da ,eta, ondo sufrituta amaitu dugu. Gorla igotzen hasi gara asko berotu gabe, baina, egindakoaz pozik nago. Niretzat ez zen lasterketa aproposena, beraz, taldeari laguntzea tokatu zait. Gorla, beti da Gorla, eta, irabazlearentzat sekulako prestigioa du, eta, ondorioa izango du".
Sari ugari lasterketa amaitzean
Bestelako sariak ere banatu dituzte. Esaterako, 525 dortsalak Pablo Garciak (Polti) Malatu saria jaso du, talderik onena Laboral Kutxa izan da, eta, 23 urte azpikoetan azkarrena berriz, Iñaki Trujillo izan da.