Erakusketa Ibargarai kalean jarriko dute Miguel Altuna zaharraren aldera, animalien ondoan –orain arte txorimaloak Ibargaraiko beste aldean egoten ziren–. Jardunetik gogora ekarri dute txorimaloak euskararen aldeko esaldi edo lelo bat izan beharko duela eta aurreratu dute partaideei eskerrak emango dizkietela aurrerago Seminarixoko sarrera batzuekin, merienda batekin eta zozketa batekin.