Euskal Herriaren "egoerari buruzko azterketa" egin du Otxandianok saiakera politiko horretan, eta azaltzen ditu lehentasunak ezarri eta garaiko erronkei aurre egiteko proposatzen dituen neurriak. Landutako gaien artean daude, besteak beste Osakidetza, bizitzaren garestitzea, soldatak eta etxebizitza eskubidea. Horiek guztiak eta gehiago izango ditu hizpide Bergaran.