Iruñeko Erresumari lotutako ekintza-sorta Bergaran

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko mar. 14a, 19:31

Maite Usabiaga, Markel Azkargorta eta Ainhoa Lete Olaso dorreko erakusketan.

Eneko Aritzaren garaian, 824ko Orreagako bigarren guduaren ondoren eratu zen Iruñeko Erresuma; eta hala, aurten hasiera horren 1200. urteurrena beteko da. Hori dela eta, Bergarako Udalak eta Nabarralde Fundazioak jarduera sorta bat antolatu du Olaso Dorrea Fundazioak lagunduta.

Joan den astean ekin zioten urteurrenaren aitzakian antolatu duten egitarauari. Martxoaren 5ean Iñaki Sagredo izan Bergaran La linea defensiva de la Navarra occidental en Debagoiena hitzaldia ematen.

Asteon, Habitat: ezkutatu diguten historia erakusketa dago ikusgai Olaso dorrean, arratsaldeko seietatik zortziak arte. Eta zapatuan, 11:45ean bisitaldi gidatua egingo du Beñi Agirre Nabarraldekideak, erakusketara gerturatzen direnekin.

Halaber, hurrengo bi hilabeteetan hitzaldi bana eskainiko dute. Apirilaren 23an, Juan Martin Elexpuruk Zelakoa ote zen Eneko Aritzaren denboran euskararen egoera? gaia jorratuko du Olaso dorrean. Eta, azkenik, maiatzaren 7an, Xabier Irujo Estatu Batuetako Nevada Unibertsitateko katedraduna etorriko da, eta Errozabalgo guda eta Iruñeko erresumaren sorrera hartuko du berbagai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak