Donostiarren denboraldia azken txanpan murgildu da dagoeneko, eta liga amaitzeko hiru jardunaldiren
faltan dago Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldea; hain zuzen, mahoneroen indarra baliatuko dute azken partiduetarako indarrak batzeko. Europako txapelketatik kanpo gelditu diren arren, ligan
hirugarren postuan dago Bera Bera, eta, urte amaierari ginga jartzeko, denboraldi borobila egiten ari den beste talde bat ere izango da Labegaraietan; izan ere, Bergarako gazte mailako emakumezkoen taldeak donostiarrekin batera egingo du entrenamendua.