Izen berria izango du aurrerantzean Bergarako neska* gazteen taldeak, Oñeztua aurkeztu baitute gaur goizean, Irizar jauregian. Etapa berri bat irudikatzearekin batera, herrian erreferentzialtasuna erdiestea dute asmo, baina baita formatzen jarraitzeko aukerak eskaintzea ere. "Neska gazte subjektu politikoa ezaugarritu eta neska gazteon problematika zehatzak mahai gaineratzea; baita neska gazteon arteko saretzea ahalbideratzea ere".