Ikus-entzunezkoak eta puntako teknologia erabiltzen maisuak dira Elorrioko Logela Multimediakoak; horren erakusle dira hogei urtetik gorako ibilbidean egin dituzten ikuskizunak. Iaz sortu zuten, aurrez elkarlanean jardun duten Circle of Trust konpainia bidelagun, publiko guztiarentzako proposatutako Suirrealismo izenekoa, gaur, zapatua, Seminarixoan 20:00etan eskainiko dutena.
Dantza urbanoa eta 'mapping'-a
40ko hamarkadan, Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku izan ziren, eta hala sortu zuten Suirrealismoa korronte artistikoa. Bada, garai hartako kontakizuna egiten dute Bergaran eskainiko duten "lan kanporakoian eta koloretsuan", baina gaur egungo begiradatik eta osagaiekin; besteak beste, mapping teknika erabilita eta sei dantzari urbanok gorpuztuta.