Inausketa lanetan sortutako egur loteak doan eskainiko ditu Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mar. 7a, 15:44

Bergarako Udalak 2024an eta 2025ean bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera egiten duten bergararrei. Eskaerak Bergarako erregistroan egin beharko dira eta zozketa ekitaldi publikoan egingo da udaletxean, apirilaren 10ean.

Bergarako Udalak 2024. eta 2025. urteetan bere mendi, baso edo lorategietako lanetan sortutako egurra doan emango die eskaera hau egiten duten bergararrei. Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.

Jaso nahi duten egurra garraiatzea eta horretarako egin beharreko mozketak adjudikazio hartzailearen kontura izango dira, eta bere ardurapean, bere bitartekoekin eta behar diren segurtasun-bitartekoekin erretiratuko dituzte.

Eskaerak Bergarako Erregistro Orokorrean,  udaletxeko B@Z bulegora bertaratuta –San Martin Agirre plaza, 1– edo telematikoki (udal web orriko "Tramiteak" ataletik), aurkeztu behar dira  martxoaren 15era arteko epean (martxoaren 15a barne). 

"Udalarenak diren basoetan sortzen diren egur soberakinak berrerabiltzea nahi dugu, beraz ekimen hau martxan jarriko dugu. Guretzat baliagarria ez den arren, ziur gaude egongo dela erabilpena emango dionik, beraz zerbitzu berri hau eskaini nahi diegu bergararrei", adierazi du Markel Azkargorta zinegotziak.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, udalak baieztatutako du eskatzaileak eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu duela. Martxoaren 20an web orrian argitaratuko da onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda, eta erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira 2024ko apirilaren 8ra arte. Zozketa ekitaldi publikoan egingo da udaletxean apirilaren 10ean, 09:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak