Manifestazioa eta beste hainbat ekintza Bergaran, Martxoaren 8aren bueltan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ots. 29a, 14:50
Martxoaren 8ko manifestazioa, iaz.

Martxanterak talde feministak manifestazioa antolatu du Martxoaren 8rako; San Martin plazan hasiko da, 19:00etan, eta bertan bukatuko da. Manifestazioa bukatzen denerako ekitaldi bat eta performance bat prestatzen ari direla aurreratu dute. Aurtengo leloa izango da Ez ga geldittuko bizitzak duindu artian!. 

Martxanteren prestaketa Martxoaren 8ari begira

Martxanteren arabera, bilera ireki batzuk egin dituzte aurtengo Martxoaren 8ra begira: "Bilera ireki horietan, bizitza duinen aterkipean sartzen diren hainbat gai eta aldarri lantzeko espazioa sortu da. Besteak beste, zaintzaren arloko gaiak, etxebizitza eta osasun sistema izan dira gogoeta egiteko gaiak. Eskubide eta oinarrizko behar ditugun gai horien inguruan herri mailan eman daitezkeen erantzunetan sakontzen jarraitu dugu"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.

Harpidetza aukera guztiak