Bergarako Arrano tabernan lapurrak sartu dira, "beste behin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ots. 28a, 15:20

Bergarako Sortuk, Ernaik eta LABek aditzera eman dutenez, otsailaren 22ko gauean lapurrak sartu ziren Arrano tabernan: "Leihoko kristal bat apurtu eta dirua eraman zuten. Eraso hau ez dugu soilik Arrano tabernan kontrako eraso bat bezala jotzen, eta herrian jazo diren beste hainbat erasoen marko berean kokatzen dugu".

Bergarako Sortu, Ernai eta LABen arabera, "asko" izan dira azken aste eta hilabeteetan herrian eman diren lapurretak: "Guztiak herriko taberna zein komertzio txikietan eman dira. Horregatik, Bergarako herri eta langile osoaren aurkako erasotzat jotzen ditugu".

"Laga Arrano taberna bakean!"

Horrez gain, elkartasun eta babes osoa adierazi diete kaltetuei: "Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu Arrano tabernako eta herriko komertzio txikiko langileei, eta eraso hau salatzeaz gain, argi daukagu gure herria defendatu eta Euskal Herri aske eta seguru bat eraikitzeko orain arteko konpromisoarekin jarraituko dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak