Monzon-Ganuza Saria: Gala Knörren artelana jasoko du Jose Mari Esparzak martxoaren 7an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ots. 26a, 11:36
Gala Knörr.

Martxoaren 7an jasoko du Jose Mari Esparzak Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria eta Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak gaur jakinarazi dute Gala Knörr artista eta ikertzailearen (Gasteiz, 1984) He was the adventurer artelana jasoko duela. Sari banaketa ekitaldia Seminarixoan egingo da, 18:30ean.

Saria sinbolikoa da, artelan bat izan ohi da, eta belaunaldien arteko lotura egitea ere badu helburu, artista gazteen lana sustatzearekin batera. Beraz, alde horiek barnebiltzen ditu sari honek. Lanak aurkezteko deialdi irekia egin zen, eta 2023. urte amaierarako jaso zituzten antolatzaileek lanak. Epai- mahaikideen esanetan, "kalitate handikoak" denak.  Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak artelana hautatzeko hiru aditu artistiko izendatu zituzten: Xabier Agirre (EHUko irakasle erretiratua eta Bergarako Beart arte elkarteko lehendakaria), Jesus Mari Lazkano (margolaria) eta Mikel Lertxundi (arte historialaria eta komisarioa). 

Epaimahaikideen balorazioa

Knörri buruz honako hau diote epai-mahaikideek: "Gizateriari interesatzen zaion guztia, arteari interesatzen zaio. Arduratzen gaituzten gaiak, ziurgabetasunaren horizontea, jada ziurrak ez diren ziurtasunak, gure patua, zalantzak, gure nahiak eta mundua ikusteko eta ulertzeko modu jakin bat osatzen duen guztia. Gala Knörr mugitzen da agertoki horretan. Kultura globalak, eroritako heroiaren kontakizun eta istorioek, kolonialismo kulturala gainditzen eta bidaiatzen duten irudien inguruan lan egiten dute, desberdintasunak berdintzen dituen globalizazioaren alde. Gala Knörrek, ikonografia figuratibo pertsonal batetik, ironia handiz zalantzan jartzen du irudimen kolektiboa, azpikultura periferiko eta baztertuen inguruan, itxuraz inozoa den faktura eta prozeduran nolabaiteko baldarra maneiatzen ditu, artista bikainaren aura humanizatuz eta hura hurbilduz. Herrikoia , mass media estrategiak, marketina, zinema, ikus-entzunezko kultura edo sare sozialak berrasmatutakoak. Artea eztabaidarako ibilgailu gisa, irudia munduaren esanahia zalantzan jartzeko tresna gisa, tokikoaren eta unibertsalaren arteko hierarkiak. Irudien eta mezuen esanahiari buruz galdetzen diguten istorio ironizatuak".

Gala Knörr-en He was adventurer artelana.

Aurtengoa sariketaren laugarren edizioa da; 2021. urtean Libe Goñik Zaloak Ipiñaren artelana jaso zuen. 2022. urtean, berriz, Jose Luis Elkorok eta Mari Karmen Aiastuik Laida Lertxundik egindako lana jaso zuten.
2023. urtean Xabier Amurizak Iker Serranorena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak