Bergarako Kirol Zerbitzuko Ohorezko abonatu txartela kanpainak bigarren aldia izan du aurtengoa. Bergaran kirol arloan egiten den ekarpenari ematen zaio balioa, izan kirolari, talde, entrenatzaile, zuzendaritza-kide, sustatzaile edota epaile. Hala, edozein herritar edota entitatek aurkeztu ahal izan ditu proposamenak, eta epaimahai talde batek hartu du erabakia. Aurten Olatz Manuel eta Kepa Sebal –Bergarako Udalean zinegotziak–, Aitor Eraña eta Maria Sanchez –2023ko sarituak–, eta Iñaki Ugartebururi –Kirol Zerbitzu burua– egokitu zaie egiteko hori. Azken bi urteotako kirol merituak, emandako denbora, inklusibitatea, kirol aniztasuna, generoa, adina, kirol modalitateak edota kirol egokitua moduko aldagaiak kontuan hartuta, honako bost herrikideak saritu dituzte:
- Ane Alberdi Lopez de la Torre: igerilaria, Infantil mailan Euskal Herriko 100m bizkar txapelduna. Espainiako txapelketarako lau frogetarako sailkatua. Bergarako taldean azken 15 urtetan Espainiako txapelketara joaten den lehenengo igerilaria.
- Ritxar de Goñi Ripa: triatloilaria, Euskadiko txapelketan Lekeition laugarren; Mutrikuko triatloian txapeldun; Beteranoetan, Zumaian, bigarren Sprint txapelketan; Getarian bigarren Beteranoetan, eta Donostian hirugarren Gipuzkoako olinpiko txapelketan.
- Eider Elorza Sanz: eskubaloiko jokalaria, AIALA Zarautz taldeko jokalaria, zilarrezko mailan. 2022. urtean Jubenil mailan Euskadiko selekzioarekin, Espainiako autonomi txapelketan, zilarrezko domina lortuta.
- Ander Uriarte Iturbe: mendiko eskia eta mendi duatloiak. Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituan hirugarren, Euskadiko txapelketan kilometro bertikalean hirugarren, Euskadiko txapelketa linean laugarren, eta Altitoy 2022n txapeldun.
- Nerea Agirrezabal Urrutia: arraunlaria, aurten bigarren urtez Tolosako traineruan. 2018tik 2022ra Ondarruko traineruan aritutakoa. 2023. urtean Kontxako lehen jardunaldian irabazlea.
Boto emaileen artean, Idoia Lopez de la Torre izan da hiru hilabeterako doako abonuaren irabazlea.