Ihes gelek gero eta arrakasta handiagoa dute eta Bergarako Laboratorium museoak ere badu bere. Gaur egin dute saioetako bat. Hamar bat neska-mutiko bertaratu dira eta hainbat proba gainditu behar izan dituzte amaierara heltzeko. Lorategiko hainbat txokotan gordetako pistak bilatu behar izan dituzte lehenengo eta museo barruan amaitu dute jokoa. Ekintzak balio izan die ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko, talde lanean aritzeko eta gauza berriak ikasteko.