PSE-EEren arabera, Bergarako Udalak ia 140.000 euro jasoko ditu Madrilgo Gobernuaren "aparteko zergei" esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko otsailaren 15a

Bergarako sozialistek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Bergarako Udalak ia 140.000 euro jasoko ditu, Pedro Sanchezen Gobernuak energiaren sektoreari eta bankuei onartutako "aparteko zergei" esker: "Neurri horrek aparteko diru-sarrerak ekarri dizkio Gipuzkoari, zazpi milioi euro baino gehiago, eta horri esker udal zerbitzu publikoak indartuko dira".

Bergarako PSE-EEren arabera, Sanchezen Gobernuaren zerga horiek "funtsezkoak" izan dira Ukrainako gerraren ondorioek eragindako krisi inflazionistaren garaian, administrazio publikoek gizarte-babesa indartu ahal izateko, herritar guztiei lagunduz: "Pedro Sanchezen Gobernuak ulertu eta martxan jarri zuen neurri hori energiaren sektoreak eta bankuek, energiaren prezioaren igoerarekin eta interes-tasekin lortzen ari ziren etekinen zati batekin lagundu zezaten".

Gaineratu dutenez, neurri honekin, PSOEk herritarrekin duen "konpromisoa" berresten da: "Gehien irabazten duenak gehiago lagundu behar du. Eta, batez ere, fiskalitate handiagoa lortzen da. Bidezkoa da toki-administrazioek euren egunerokoan herritarrei zuzenean mesede egiten dieten diru-sarrera gehiago izan ditzaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak