Martxan da Koldo Eleizalde lehiaketan lanak aurkezteko epea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 14a, 14:22

2023ko Koldo Eleizalde lehiaketako sari banaketa.

Parte-hartzaileek lanak apirilaren 12ra arte aurkezteko aukera izango dute lehiaketaren 39. edizioan.

Koldo Eleizalde lehiaketa jarri du martxan Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak, eta lau generotako lanak aurkezteko aukera izango dute parte-hartzaileek; ipuin idatzia eta poesia; bertsoa; komikiak; eta, kontakizuna eta interpretazioa (antzerkia, podcasta, ipuin kontaketa, txisteak edo umorezko pasadizoak). Bergararrek edo Bergaran bizi, ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka.

Lanak aurkezteko epeari dagokionez, apirilaren 12a da azken eguna, eta bi eratara aurkeztu daitezke: grabazioak –entzunezkoak edo ikus-entzunezkoak– eta idatziriko lanak, Bergarako Udaletxeko webgunean edo paperean entregatuta.

Bergarako Udaleko Euskara batzordeak hautatuko du epaimahaia, eta saritutako lan guztiekin liburu bat argitaratuko da, ikastetxeetan banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak