Udaletik gogora ekarri dute ekimenaren helburua zein den: "Bergarako emakumeentzako Jabekuntza Eskola era askotako emakumeentzako topaketa-gunea da. Praktika eta teoria feministetan murgilduko gara; konpartitu, hausnartu eta elkarrengandik ikasi; eta nork bere burua eta elkar zaintzeari denbora eskainiko diogu. Era berean, gure artean sareak sortu eta espazio emozional, fisiko, sozial eta politiko berriak okupatu nahi ditugu. Proiektua bizia eta dinamikoa da. Hizkuntza nagusia euskara duen arren, aldi berean, Bergaran bizi garen emakume anitzen identitateetatik eraiki nahi dugun proiektua da. Parte hartzera animatuko zara?".