Maddi Barrocal etxean, Adosen binakako txapelketan

Mireia Bikuña 2024ko ots. 9a, 09:00

Barrocal sakerako prest, iazko binakako txapelketako finalean.

Bergararrak bikote egingo du Naroa Agirrerekin, eta aurkari izango dituzte Arrieta eta Ruiz de Larramendi (domeka, 11:30); beste norgehiagokan, Ruiz de infantek eta Galeano antzuolarrak jokatuko dute gorriz eta Etxekoloneak eta Mendiburuk urdinez.

Ados pilota taldearen binakako txapelketak geldialdia egingo du domekan udal pilotalekuan –sarrera bost euro da–. 11:30ean hasiko den jaialdiak bi partidu izango ditu, eta horietako batean etxeko pilotariak jokatuko du, Maddi Barrocalek, Naroa Agirrerekin bikote eginez. "Etxean jokatzea gozamena da: familia, lagunak, ezagunak... Beste ukitu bat ematen dio partiduari. Baina, era berean, horiek ere badira urduri egoteko arrazoiak. Dena den, prest nago partiduari aurre egiteko. Harmailetara begiratu barik, pilotan jokatzeko", esan du Barrocalek.

Arrieta eta Ruiz de Larramendi izango dituzte kontrario. Beste partidua Ruiz de Infantek eta Leire Galeano antzuolarrak eta Etxekoloneak eta Mendiburuk jokatuko dute.

Txapela berrestera

Adosen txapelketak 58 partidu izango ditu, guztira, eta domekakoa seigarrena izango da Barrocal-Agirre bikotearendako. Bostetik hiru irabazi dituzte, oraingoz. Laugarrenaren bila irtengo dira etzi. "Orain arteko partiduen antzera, hori ere zaila eta gogorra izango da. Badakigu nola jokatzen duten Arrietak eta Ruiz de Larramendik, eta guk geuk partidu serioa egin beharko dugu irabazi nahi badugu", azpimarratu du.

Pilotari bergararrak 18 urte ditu, baina badaki zer den txapelketa hori irabaztea: iazkoa irabazi zuen, Olatz Ruiz de Larramendiarekin bikote eginez. Oraingo hau ere begiz jota dauka: "Iaz, txapelketa biribila egin genuen Olatzek eta biok. Partidu guztiak irabazi genituen, eta maila bikaina erakutsi. Polita litzateke txapel hura berrestea. Ez da erraza izango, baina bidea luzea da oraindik".

Ados pilota elkartea

Eneritz Arrieta eta Maite Ruiz de Larramendi izango ditu kontrario Bergarako pilotariak. Atzeko koadroetan egongo da beasaindarra. 50 urte ditu eta dagoeneko esan du denboraldi bukaeran erretiroa hartuko duela. Bitartean, indartsu dihardu pilotan. "Gazteak indartsu datoz, baina oraindik ere disfrutatu egiten dut frontoian, eta gustura bukatu gurako nuke nire ibilbidea", esan dio GOIENAri. Domekarako gogotsu dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak