Bergarako Aratusteetako kontzertura joan direnentzat denboraren makinan sartzea bezala izan da oraingoan, Erdi Aroan girotutako emanaldia izan da eta.
Dagoeneko tradizioa den kontzertuaren 35. Aldiak, ohikoa den bezala, bi zati izan ditu. Lehenengoan hiru pieza eskaini ditu Bergarako Musika Bandak Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean.
Bigarren zatian, bestalde, musikaz gain dantza, antzerkia eta umore ona uztartu dituzte Festivum Musicum Ensemble izenpean Udal Pilotalekuko agertokira igo diren herritarrek. Horren adibide da albistean ikusi daitekeen pasartea.