'Popperra, afterra eta utopia' ikuskizuna kartzela zaharrean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko otsailaren 6a

Danele Sarriugarte idazleak eta Miren Narbaiza musikariak eskainiko dute, otsailaren 8an, 20:00etan.

Iazko Bilboko Loraldia jaialdian estreinatu zuten hitzak eta musika osagai nagusi dituen Popperra, afterra eta utopia izeneko ikuskizuna; Danele Sarriugarteren idatzi batetik abiatuta sortutakoa da. Eskarmentu handia duten bi sortzaile izango dira Bergarako gaztetxeko taularen gainean: Danele Sarriugarte Elgoibarko idazlea eta alboan izango duen Miren Narbaiza Mice musikari eibartarra.

Askotariko gaiei erreferentzia egingo diete ikuskizunean zehar: doluari, dantzari, irudimenari eta etorkizunari, besteak beste. Idazlearen kontakizunak, baina, Miceren zuzeneko musika izango du lagun; estilo eta garai askotariko doinuak eskainiko ditu Sarriugarteren hitzak apaintzeko; boleroa, reggaetona eta elektronika, esaterako.

Otsailaren 8an izango da estreinakoz Debagoienean ikusteko aukera: Bergarako kartzela zaharrean, 20:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak