Urtarrilaren 31n jarriko dituzte salgai Bergarako Aratusteetako kontzerturako sarrerak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urt. 29a, 15:50

Iazko Aratusteetako ikuskizuna, 'Izarren gaua' deiturikoa.

Bergarako musika bandaren eta orkestra sinfonikoaren Aratusteetako kontzertua otsailaren 9an izango da, udal pilotalekuan, 22:30ean. Bixamona Erdi Aroan izango du izenburu ikuskizunak aurten eta sarrerak etzi, urtarrilak 31, jarriko dituzte salgai.

Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara erosi ahalko dira eta seminarixoa.eus webgunean 19:00etan jarriko dituzte salgai. Sarreren prezioa da zortzi euro, eta gehienez sei sarrera erosi ahalko dira pertsonako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak