Azken urtean Bergarara bizi izatera iritsitakoei harrera egin diete Udal ordezkariek

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 29a, 07:22

2023an Bergarara bizi izatera etorritako herritarrekin elkartu gura izan dute Udal ordezkariek "haien sentipenak jaso eta harremanak estutzeko". Helburu horrekin, ekitaldi xumea egin zuten joan den zapatuan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Gorka Artola alkateak eta Zihortza Marzan zinegotziak egin zieten ondo-etorria, eta alkateak adierazi zien udaletxeko ateak zabalik dituztela gainerako bergararrek legez: "Euskal Herrian, baita Bergaran ere, gure historian zehar ezagutu dugu migratzeko beharra arrazoi politiko, ekonomiko edo bestelakoengatik. Gaur egun, gure egoera desberdina dela esan dezakegu, horregatik, Udaletik uste dugu une honetan harrera herria izan behar dugula gure herrira bizitzera iritsi zareten guztiontzat".

Marzan zinegotziak, ostera, euskarak Bergaran duen garrantzia nabarmendu nahi izan zien, eta herrira iritsitakoei euskarara hurbiltzeko gonbidapena egin: "Udaletik euskaldunon altxorra den euskara ezagutzera eta zuena sentitzera gonbidatzen zaituztegu. Badakigu ikasteko zaila den hizkuntza dela, eta askotan bizitzan beste lehentasun batzuk dituzuela. Baina ziur gaude, ikasiz gero, mundua eta Bergara beste begi batzuekin ikustea lortuko duzuela".

Ekitaldia borobildu zuten musikak eta dantzek lagun eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak