Bergarako Ndank-ndank elkarteak, udalarekin elkarlanean, Kulturartekotasuna Hezkuntzan jardunaldiak burutuko ditu otsailaren 6an eta 20an, Bergarako Seminarixoan. Lehen egunean Jeanne Rolande Dacougnak Kulturartekotasuna hezkuntzan deitutako hitzaldia eskainiko du, eta jarraian, Marta Quintasek Identitatearen garapena deitutakoa.
Bigarren egunean, otsailaren 20an, Amelia Barquin eta Eli Dominguez izango dira hizlariak, Hizkuntz aniztasuna eta euskara eskolan eta Kulturartekotasunetik haratago hitzaldiak eskainiz hurrenez hurren. Hitzaldi guztiak 17:30etik 19:30era bitarte izango dira.
Segregazioaren inguruko lanketa
Bergarako Udalak hezkuntza formal eta ez formalean ematen den segregazioaren inguruko lanketa bat abiatu zuen herriko ikastetxeekin batera, 2022an. Jardunaldi hauek lanketa horrekin jarraitzeko aukera ematen dutela uste dute antolatzaileek, eta beste herri batzuetan gaia lantzeko bidea ireki dezaketela, bereziki irakasleen artean.