Eskubaloi taldeko gazte mailako taldeak igoera fasea jokatuko du asteburuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urt. 25a, 15:37

Goizper BKE gazte mailako Miren Elorza ligako partidu baten.

Euskadiko igoera fasea jokatuko du Goizper BKE taldeak Eibarren; aste bukaeran hiru partidu jokatuko dituzte.

Gazte mailako Goizper BKE eskubaloi taldeko neskek Euskadiko igoera fasea jokatuko dute asteburuan Eibarko Ipurua kiroldegian. Lau talderen arteko hiruko ligaxka jokatuko dute eta horrek esan nahi du Bergarako taldeak hiru partidu jokatu beharko dituela hiru egunetan; domekan lehen postuan amaitzen duen taldeak soilik lortuko du igoeraren sari preziatua.

Defentsa gogorra eta eraso azkarra berreskuratzera

Denboraldi bikainaren ostean, azken bi partiduak galdu ostean heldu dira bergararrak igoera fasera. "Denboraldi osoan galdutako partidu bakarrak izan dira, baina denboraldi osoan erakutsitako defentsa gogorra eta eraso azkarra islatzen bada Eibarko kantxan, edozein talde menderatu dezakegu", adierazi dute.

Hiru partidu

Hiru partidu hauek jokatuko dituzte bergararrek igoera fasean: gaur, 16:45ean, MEK Eibar eskubaloia taldea izango dute aurrez aurre; bihar, 11:45ean, Cimde Elgoibar taldearen aurka jokatuko dute; eta etzi, 10:00etan, Zuazo Gorria taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak