Hurbiltzen ari dira inauteriak, eta, hala, antolatu duen egitarauaren berri eman du Bergarako Udalak. Otsailaren 6an, martitzena, egingo dute lehen ekintza: Gorka Lobatoren gidaritzapean, torradak eta pellak egiten ikasteko aukera izango dute Gure Ametsa elkartera gerturatzen direnek; hala ere, urtarrilaren 31 baino lehenago izena eman behar da Bergarako Udaleko webgunean. Hala ere, ohartarazi dute gehienez ere hamabost pertsonakoa izango dela taldea, eta Bergaran erroldatuta daudenek izango dutela lehentasuna.
Otsailaren 8tik 13ra ere ekintza ugari antolatu dituzte inauteriez gozatzeko, otsailaren 12an izan ezik. Hemen da informazioa:
- Otsailak 7, eguena, 19:00etan: Sorgin dantza, San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan.
- Otsailak 9, egubakoitza, 22:30ean: Bergarako Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren Bixamona erdi aroan aratusteetako kontzertua, udal pilotalekuan.
- Otsailak 10, zapatua, 17:00etatik 20:00etara: Guretzat txarangarekin, kale animazioa.
- Otsailak 10, zapatua, 18:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ez gara jaitsiko ikuskizuna, udal pilotalekuan.
- Otsailak 10, zapatua, 20:00etan: Iritzar taldearekin erromeria, San Martin plazan.
- Otsailak 11, domeka, 18:30ean: Bergarako erraldoi eta txistulari bandarekin kalejira.
- Otsailak 13, martitzena, 16:30ean. Musikoa eskolako gazteen bandarekin kalejira.
- Otsailak 13, martitzena, 17:30etik 20:00etara. Gauargi erromeria familientzat, San Martin plazan.