Urtarrilaren 27ra arte itxita egongo da Ibargaraiko zubia Bergaratik irteteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urtarrilaren 22a

Ibargaiko zubia itxita dago herritik irteteko; argazkia astelehen goizekoa da.

Gaur hasi eta egubakoitzera arte, urtarrilak 27, itxita egongo da Ibargaraiko zubiko irteera GI-627 errepidera, asfaltatze-lanek eraginda; larrialdi zerbitzuei irteteko aukera bermatuko zaie, betiere. Bestalde, Arrasate eta Soraluze aldetik datozen ibilgailuak normaltasunez sartu ahalko dira Bergarara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak