Bergaran aparkatuta zeuden zenbait autotan kalteak eragin zituzten egubakoitz gauean

Xabier Urtzelai 2024ko urt. 20a, 20:07

Horrela geratu ziren San Martzial bidean –azokaren ondoan–, Espoloi kalean, Mintegi kalean eta Boni Laskurain Pasabidean aparkatuta zeuden hainbat auto. Argazkiak: J.M.

Bergarako zenbait kaletan –bereziki Mintegi kalean– aparkatuta zeuden zenbait autoei kalteak eragin zizkieten egubakoitz gauean. Kaltetuetako bat jarri da harremanetan GOIENArekin egoera salatzeko, eta ertzaintzatik baieztatu dute dagoeneko hamahiru bizilagunek salaketa jarri dutela, eta ikerketa abiarazi dutela.

Egubakoitz gauean zenbait autotan kalteak eragin zituzten. "Nire autoari atzerako ispiluak apurtu dizkiote eta nire autoarekin batera beste asko zeuden egoera berdinean. Poliziak esan digunagatik 100 bat autotan izan dira kalteak. Itxura denez San Martzialgo igoeratik Espoloira arteko autoetan egin dituzte kalte horiek". Berba horiek kaltetutako batenak dira, egoera salatzeko GOIENArekin harremanetan jarri denean esandakoak. GOIENA ertzaintzarekin jarri da harremanetan eta baieztatu dutena da zapatuan 10 herritarrek salaketa jarri zutela, eta gaur, domeka, beste hiru salaketa jarri dituztela. Hala, bereziki Mintegi kalean aparkatutako autoetan eragin zituzten kalteak, baina, beste puntu batzuetako autoen argazkiak ere jaso ditu GOIENAk. Ertzaintzatik baieztatu dute ikerketa abiarazi dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak