Arizondo Argazkizale Elkartearen erakusketak ateak zabaldu ditu

Miren Arana Pagaldai 2024ko urt. 20a, 13:18

Arizondo Argazkizale Elkartearen erakusketa

Arizondo Argazkizale Elkarteko kideek eginiko argazki erakusketak, ateak ireki ditu Bergarako Aroztegi aretoan. Hilak 28a arte egongo da ikusgai, elkarteko bederatzi argazkilarien eskutik, 36 argazkiz osaturiko erakusketa.

Paisaiak, erretratuak, eraikinak eta beste hainbeste erakusten dituzte Arizondo Argazkizale Elkarteko kideen argazkiek. Taldean 21 diren arren, bederatzi argazkilarien irudiek osatzen dute erakusketa, hain zuzen, Juan Antonio Unzurrunzaga, Eduardo Rodriguez, Alexander Molano, Iker Agirregomezkorta, Iñaki Zabala, Joseba Leturia, Jose Luis Irazabal, Miguel Angel Inclan eta Juanjo Lopezen argazkiek.

Autore bakoitzak bere irudiak aukeratu ditu, irizpiderik jarraitu gabe, Alexander Molano Arizondo Argazkizale Elkarteko kideak argazkien bitartez, autore bakoitzak mundua ikusteko modua erakusten duela adierazi du: "argazkilari bakoitzak bere estiloa sakondu du, eta horri esker erakusketan gai asko ikusi daitezke; mundua ikusten dugun erara erakutsi dugu".

Gainera argazkilariak, erakusketa "polita" geratu zaiela adierazi du; eta hori, gai desberdinak jorratu eta aurkeztu direlako izan dela azaldu du. "Nik ekarritako lau argazkiak, salbuespena dira. Normalean erretratuak ateratzea gustatzen zait, baina kasu honetan uraren bibrazioak emozioekin lotu nahi nituen, eta hori ekarri dut herritarrek ikus dezaten", dio Molanok.

Esker onak

Hilaren 28a arte egongo da erakusketa ikusgai Aroztegi aretoan; herritarrentzat ateak zabalik egongo dira, asteartetik ostiralera 18:00 eta 20:30 bitartean, edo zapatutan 12:00 eta 14:00 bitartean, eta arratsaldez 18:00 eta 20:30ak bitartean. Molanok dio, "jendea animatzen da erakusketa ikustera, argazkilaritza zale asko baitaude herrian; eta harrera hori asko eskertzen da".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak