Ateak zabalduko ditu Bergarako Lasa jatetxeak, ospakizunetarako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 19a, 11:14

Bergarako Lasa jatetxea kanpotik. (Argazkia: GOIENA).

Donostiako Bokado Taldeak hartu du Bergarako Lasa jatetxea; hasieran batean, ospakizunetarako eta ekitaldietarako soilik.

Bergarako Lasa jatetxeak ateak zabalduko ditu, Bokado taldeak hartu baitu jatetxearen ardura. Hasiera batean, behintzat, ospakizunetarako eta ekitaldietarako erabiliko dute soilik. 2021ean hartu zuen erretiroa Koldo Lasa sukaldariak, eta ordutik itxita egon da Bergarako jatetxe ezaguna, eta gustura agertu da Lasa berrirekitzearekin: "Oso ondo iruditzen zait erabilera hori ematea. Instalazioa eginda dago, lorategi ederra dauka... Erabiltzea bakarrik falta da".

Adierazi duenez, alokairuaren tratua joan den astean itxi zuten: "Tratuan genbiltzan. Ez zuten erabakitzen, baina, azkenean, hartu dute erabakia".

Bokado taldea Donostiako catering enpresa bat da, eta hitz onak baino ez ditu izan enpresarentzat: "Bokado taldea gauzak ondo egiten duen taldea da. Catering zerbitzua eskaintzen dute; oso ona, gainera. Espero dut jendeak horretaz gozatzea. Erai- kina izugarria da, ezberdina. Eta espero dut jendea animatzea. Gainera, hemen inguruan ez dago ezkontzetarako halako jatetxe handirik. Ezkontza asko egiten badituzte, izen bat emango diote auzoari eta herriari".

Adierazi du ospakizunetarako erreserbak egiteko Bokado taldearekin jarri beharko dela harremanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak