Gipuzkoako mus kanporaketan izango diren bergararrak hautatuta

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 16a, 15:41

Bergarako kanporaketaren irabazleak.

Bergarako kanporaketa jokatu zuten joan den egubakoitzean, hilaren 12an, Artatse elkartean. 26 bikotek jardun zuen nor baino nor gehiago eta irabazleak izan ziren Xabi eta Unai. Horien atzetik geratu ziren X. Albisua eta Bitxor; Iosu eta Xemar; eta Joxean eta Gabilondo. Euskal Herriko XV. Mus Txapelketara bidean, Gipuzkoako kanporaketa jokatuko dute orain lau bikote horiek; martxoaren 9an izango da, Iruran.

Herrialdetako kanporaketetako irabazleak final nagusira pasatuko dira, eta hori jokatuko da martxoaren 23an, Zuberoako Altzai herrian.

Final Nagusiko sariak honako hauek dira:

  • 1- Txapela, garaikurra, 3.000 euro eta nazioartera bidaia (Karibe) lau lagunentzat.
  • 2- Garaikurra, 1.500 euro eta bidaia (Karibe) bi lagunentzat.
  • 3- 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4- 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osorako bi matrikula.

Bergarako antolatzaileak eskerrak eman gura dizkiete laguntzaile izan dituztenei: Bergarako Udala, Gorka harategia, Miner ardoak, Arrano taberna, Imaz harategia eta Artatse elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak