Karta jokoa eta domino txapelketa, San Joxepeko ekintzen artean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 15a, 11:26

Tutean, musean eta briskan arituko dira, eta zapatuan, hilaren 19an, amaituko dira lehiaketak. Otsailean ere izango dira ekintzak.

San Joxepe elkarteak ekintzak antolatu ditu asteotarako, eta karta jokoa eta domino txapelketa izango dira protagonista egunotan: gaur, esate baterako, tutean arituko dira elkartean; bihar, urtarrilak 15, musean; eguenean, urtarrilak 18, briskan; eta egubakoitzean, urtarrilak 19, dominoan. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dute dominoak orain arte "ez duela jarraitzaile handirik izan", eta, beraz, ez dakitela lehiaketa egin ahal izango duten. Parte hartu nahi izan ezkero, lehiaketen hasieran eman behar da izena, eta lau bikotek hartu behar dute parte, gutxienez. Sariei dagokienez, zapatuan, urtarrilak 19, banatuko dira, 18:30ean.

Otsailean, ekintza gehiago

Otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezperan, San Joxepe elkarteko abesbatzak kalejira egingo du Bergaran, eguerdian. Otsailaren 13an, berriz, inauterietan, bazkaria egingo dute bazkideentzat. Otsailaren 7a da izena emateko azken eguna, eta 90 pertsonarentzat lekua dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak