San Sebastian eguneko eta Aratusteetako doinuak eskaini ditu Bergarako txistulari bandak urteko lehen emanaldian

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 14a, 15:27

Jose Miguel Laskurainen zuzendaritzapean dozena bat pieza eskaini ditu gaur eguerdian Bergarako txistulari bandak udaletxeko areto nagusian egindako kontzertuan. Urteko lehenengoa izan da eta Sarriegiren doinuekin batera iñude eta artzaiena zein kaldereroenak ere jo dituzte. Ia bete egin da aretoa.

Hamar lagunek osatzen dute Bergarako txistulari banda eta zortzi bat emanaldi egiten dituzte urtean. 2017an hartu zuen zuzendari kargua Jose Miguel Laskurain eibartarrak eta bandetarako zein txarangetarako prestatutako partiturak txistulari bandarako egokitzen ari da poliki-poliki. "Bergaran 100.000 partitura inguru daude izan bandarako, danborradarako edo bestela. Poliki ari naiz, baina banabil", esan du.

Ia bete egin da aretoa emanaldirako eta hasieratik esan du Laskurainak gaurkoa Donostiako danborradari eta Aratusteei eskainia izango zela. Bergarako danborradakoak ere egon dira tartean. Dozena bat pieza jo dituzte guztira.

Hurrengo kontzertua otsailaren 11n

Bergarako txistulari bandak otsailean egingo duen kontzertuak badu eguna. Otsailaren 11n izango da, Aratuste-domeka. "Luzaideko karnabalak aukeratu ditugu eta lau dantzari ere izango ditugu emanaldirako". Bertaratzea gonbidatu ditu bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak